XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
NEGUA azkenetan zegoenean eta haizepela jotzen hasi zuenean, Vania urduri jarri zen.
Goizero kaleratu eta bere taketa bilatzen zuen.
Honelako batetan aurkitu egin zuen: denborak agertarazi zuen berriro elur izoztu artean.
Horrela negua igaro zela jakin ahal izan zuen Vaniak.
Izozpean elurrak estalitako gauza ugari agertuz zihoan: hemen pala herdoildu bat, han eskularru bat, egurrezko goilare bat, ume txano bat, eta bide ondoan Jeremenko agurearen pattar botila apurtua, bera etxera zetorren gau batetan, afari ederra egin ondoren, zabu-zabuka zihoala, galdu zuena.
Azkenik, luzaroan itxaro ondoren - eta Bazkoaldia ba zetorren - txanpona berriro aurkitu zuen.
Potxingo batetan zegoen, taketetik ez urrun,
Bere disdira galdua zuen eta uharri leuntzat har zitekeen.
Txanpona potxingotik atera eta sikatu egin zuen, mahukaz igurtziz.
Handik laster Vaniak etxeari agur egin zion.
Zapatariari eta bere emazteari izandako abegikortasuna eta emandako janari ederra eskertu egin zizkien.
- Gutxienez Bazkoa pasatu arte ez al zara geratuko?- galdetu zuen Ossipek -.
- Hemen jaiak goimailan ospatzen ditugu. Ez duzu damurik izango.
- Ba dakit - esan zuen Vaniak -, baina ezin dut denbora luzeagoz iraun zuen artean... Zoria eta mota guztietako ondasunak opa izan zizkion auzoko jendeari, eta eguraldi ederra ere bai.